Gobierno Vasco

                 Lagunok, bagoaz martxan, urtero modura, lasai baina gelditu barik. Aurtengo ikasturtea, gainera, berezia izango da, esku artean egiteko asko daukagulako eta erronka berriak ate joka direlako. Ohikoa den modura, ibilbide horretan batera egin behar dugu guraso, ikasle, eskolako langile, irakasle eta gurekin batera lankidetza partekatu nahi duten herritar guztiekin. Ur handitan egingo dugu arrantza, Eskola Inklusiboaren sareetan murgilduz eta denon begirunezko eskola elkarlanean eraikiz. Berrikuntza eta kalitatea izango dugu tosta artean, Talentuz programaren metodologia arrakastatsuak estreina berri ditugun zientzia, hizkuntza eta sormen geletan garatuz. Horrez gain, ohikoak diren jasangarritasuna, digitalizazioa edota berdintasuna bezalako korda konplexuak luzatzen jarraituko dugu, ikasleen konpetentziak heziberrituz proiektu eraginkorren bidez. Amaitzeko, gogora dezagun ekainaren 3an Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dugula Lekeition ZAPRAN GAGOZ lelopean eta horren harira ekintza ugari antolatuko ditugula ikasturtean zehar. Beraz, parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu, guztion artean ikuskizun paregabea eta ahaztu ezina izan dadin. Lekeitioko eskola Publikoa: ZAPRAN GAGOZ!!!!!

                              

 

    

 

© LEKEITIO ESKOLA PUBLIKOA
Telefonoa: 946841809 | Telefonoa: 946243630 | lekeitioeskola@gmail.com 014925aa@hezkuntza.net